Asset Publisher
Back

Ondare Artean

Twitter

ZARAUZKO UDALAK HERRIKO ESKULTUREN SEINALETIKA BERRITU DU MAP´S VOICE TEKNOLOGIAREKIN OSATUZ

2022/05/12

Zarauzko Udalak herrian zehar aurki daitezkeen artelanen informazio-panelak berritu ditu. “Artea eta kultura sustatzeko baitan egindako hainbat jardueren ondorioz, Zarauzko herria eskulturarekiko bokazioa eta irrika duten artisten erreferentzia eta gune bilakatu da. Nazioarteko oihartzuna izan duten lehiaketa eta herrilan-sustapenen bitartez eskuratutako lanak herriko txoko eta kaleetan jarrita daude, Zarauzko Udalak artearekiko duen arduraren eta grinaren adierazgarri”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Lan horiek guztiak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, artelan bakoitzaren ondoan lehendik zeuden informazio-panel eta seinaleak aldatu egin dira, herritarrentzat zein bisitarientzat informazio-iturri izan daitezen”.

‘Ondare Artean’ izeneko ekimen honen baitan, 42 artelanen seinaletika berria jarri da, map´s voice sistemarekin osatuz. Web teknologian oinarritutako aplikazio honek, QR logo baten bidez, artelanen inguruko informazioa irakurri eta entzuteko aukera ematen du. Informazio hau lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa) eskaintzen da.

Artelanetan jarri diren euskarriak JOLAS enpresak egin ditu eta erabili den materiala, % 100 plastiko birziklatua eta birziklagarria da. Proiektua osatzen duten elementu guztien kostua (plaka berriak, map´s voice sistema...) 12.738,8 €-koa (BEZ barne) izan da.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010