Asset Publisher

Back Northfit Zarautz 2025

Twitter

ASTEBURU HONETAN LEHIATUKO DA “NORTHFIT ZARAUTZ” CROSSFIT TXAPELKETAREN BIGARREN EDIZIOA

2025/01/09

Joan den urteko arrakastaren ostean, urte berriarekin batera, bueltan da “NorthFit Zarautz” txapelketa. Crossfit munduko lehiaketa honen bigarren edizioa asteburu honetan, urtarrilaren 11 eta 12a bitartean lehiatuko da Aritzbatalde kiroldegian.

“Joan den urtekoa oso asteburu positiboa izan zen, jende aldetik, giro aldetik eta emaitza aldetik. Aurtengoak, oraindik ere itxura hobea dauka, jende askok eman du izena, 700 pertsona inguruk, eta badirudi asteburu positiboa izango dugula”, adierazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak.

Aurreko urtean bezala, 3 kideko taldeetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, lau mailatan banatuta, kiroldegiko igerilekuan eta frontoian ahalbidetuko diren makina eta eremuetan.

Jardunaldi bakoitzerako txartelak 6 eurotan eskuratu ahal izango dira sarreran bertan (10 euro bi jardunaldiak). Iraupen handiko proba izanik, kiroldegitik sartu eta irteteko aukera izango da sarrera berarekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010