Asset Publisher
Back

Next Generation funtsak

Twitter

NEXT GENERATION FUNTSAK ZARAUZKO HIRIBUSAREN FLOTA ELEKTRIFIKATZEKO

2022/10/04

Zarauzko Udalak Europar Batasuneko Next Generation funtsak jasotzeko eskaera egin du. Europatik datozen dirulaguntza hauek Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendaren Ministerioak kudeatzen ditu eta, Udalak, gaur egun daukan hiribusaren flota autobus elektrikoengatik berritzeko proiektua aurkeztu du deialdirako.

Proiektuaren baitan, hiru autobus elektriko eta hauek jaso ahal izateko herriko kotxe-tokietan egin beharreko eraberritzea (karga guneak, baterien biltegiratzea...) aurreikusten ditu, Horretarako, 934.917 euroko dirulaguntza eskatu da europar funtsetara, 1.908.130 euroko guztizko aurrekontua izango lukeen proiektuaren % 49-a izango litzakena.

“Hiri mugikortasunaren etorkizuna, dudarik gabe, ordezko energiaz bultzaturiko eredu baterantz doa, eta Udalak ere bere garraio publikoko zerbitzuak bide horretan joateko apustua egin behar du”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun eta Plan Estrategikoen zinegotziak. “Ondo landutako proiektu bat aurkeztu dugu eta Next Generation funts hauek eskuratzeko aukera izango dugula espero dugu. Honela, ingurumenarekin errespetuzkoa eta jasangarriagoa izango den mugikortasunaren bila aurrera pausu garrantzitsu bat emango genuke”.

Urtebete barru Zarauzko Hiribusak (Iparbus eta Grupo Avanza) kudeaturiko Zarauzko autobus zerbitzuaren esleipena amaituko da. Autobus elektriko berri hauen erosketa posible izango balitz, hauek urtebete inguruko epean jarriko lirateke martxan, ibilgailu hauen entregatzeko epea urtebete ingurukoa baita.

“Zerbitzu honen esleipena martxan jartzeko pleguak prestatzeko prozesua laster hasiko da. Honekin batera, zerbitzuak etorkizunean izango dituen ibilbideak ere aztertuko dira, aurreko urteetako esperientziatik abiatuta eta gure herriaren etorkizuneko beharrak kontuan hartuz”, gehitu du Basurkok.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010