Asset Publisher
Back Neurri berriak Kiroldegian
SEGURTASUN ETA HIGIENE NEURRI BERRIAK ARITZBATALDE KIROLDEGIAN
2020/10/30
COVID19-aren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriei dagokienez, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, urriaren 26an (36/2020 Dekretua), Zarauzko Udalak Aritzbatalde Kiroldegiko instalazioetan egindako aldaketen berri eman die erabiltzaileei.
INSTALAZIOKO AFOROAK
Hauek dira Aritzbatalde Kiroldegiko aforoak, 14.2 Artikuluan jasotakoa errespetatuz: “Kirol instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edukiera baimenduaren %50”.
AIREZTATZE SISTEMA
Instalazioko areto guztietako leihoak zabalik egongo dira eta airea berritzeko sistema uneoro aktibatuta egongo da, espazioen aireztapena bermatze aldera.
HARRERA ZERBITZUA
Arreta zerbitzuaren ordutegia Fitness eta Igerilekuetako txanden ordutegira egokitu da.
- Astelehenetik ostiralera: 6:30etik 21:00era.
- Larunbatak: 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00era.
IGERILEKUAK
Erreserba txandak eta aforoak mantenduko dira, aldagela zein hiru igerilekuetan: igerileku handian 18 pertsona, igerileku ertainean 17 pertsona, eta igerileku txikian 23 pertsona. Aldageletan, 12 pertsona.
Honez gain, erreserba txanda hasi baina 15 minutu lehenago instalaziora sartzeko aukera mantentzen da.
Ikusi igerileku handiko taula Ikusi igerileku ertaineko taula Ikusi igerileku txikiko taula
FITNESS GUNEA
Erreserba txandak eta aforoak mantenduko dira, aldageletan (9 pertsona) zein gune guztian (65 pertsona).
Honez gain, erreserba txanda hasi baina 15 minutu lehenago instalaziora sartzeko aukera mantentzen da.
Ikusi Fitness txandetako taula
14.1 Artikuluan jasotzen dena betetze aldera (taldeko edozein kirol-jarduera eten egin da, bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola), salbuespenik gabe, bakarkako kirola praktikatzea exijituko da, ‘talde txiki’ eta ‘bikoteen’ arteko kirol praktika debekatuta geratzen delarik. Era berean, maskararen erabilera egokia egitea derrigorrezkoa izango da, jarduera fisikoa egiten denean ezik.
Berrikuntza bezala, eta muskulazio aretoan jende pilaketak ekidite aldera, gune honetako aforo partziala 13 pertsonakoa izango da.
Azkenik, Express saioetako aforoa, Tatami aretoan emango direnak, 11 pertsonara jaitsiko da (10 ikasle eta monitore 1), 5 pertsonako azpitaldeetan banatuta, 14.2 Artikuluan jasotzen dena betetzeko (taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da).
IKASTAROAK
Antolatutako ikastaro guztiak mantenduko dira, gehienez sei pertsonako azpitaldeetan banatuta, 14.2 Artikuluan jasotzen denaren arabera (taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da).
Azpitaldeetako neurri honekin, ‘burbuila’ sistema ezarri nahi da, prebentzio eta kutsatzearen trazabilitatea errazteko asmoz.
Ikastaroetan hartu diren neurriak hauek dira:
- Talde bakoitzaren baitan sei pertsona baino gutxiagoko taldeak ezarri dira.
- Azpitaldeen arteko distantzia 3 metrokoa da, gutxienez (gomendatutako 1,5 metroko segurtasun distantziaren bikoitza).
- Aretoetako koadranteen sistema mantentzen da. Koadrante bakoitzak 2x2 metroko azalera du, eta koadranteen arteko tartean 15cm-koa da.
- Koadrantearen erdirik, gertueneko koadrantearen erdira 2,15 metroko distantzia dago (gomendatutako 1,5 metroko segurtasun distantzia baino gehiago).
- Ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak beti koadrante berdinean jarriko dira, beti azpitalde berdinean egoteko.
- Spinning aretoa (egun Hitzaldi aretoan) 3 Aretora mugituko da, distantzia gehiago izateko eta azpitaldeen arteko banaketa hobetzeko asmoz.
- Igerilekuko ikastaroak:
- Haurren igeriketa ikastaroak mantentzen dira, aldaketarik gabe, monitore batek edo gehiagok zuzendutako 6 pertsona baino gutxiagoko ikastaroak direlako.
- Aquafitness ikastaroak berreskuratuko dira igerileku txikian, 6 pertsona baino gutxiagoko azpitaldeetan, igerileku osoan sakabanatuta.
Hau honela, hauxe da aretoek izango duten konfigurazio berria, azpitaldeetan banatuta:
3 Aretoa (Spinning) | 4 Aretoa | 5 Aretoa | 6 Aretoa | Tatami Gela | |
Gehieneko aforoa (perts.) |
31 | 20 | 15 | 21 | 11 |
Pertsona azpitaldeak | 6 | 4 | 6 | 6 | 5 |
Edozein zalantza argitzeko, Harrerara deitu (943 00 51 23) edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010