Asset Publisher

Back Nazioarteko Ahotsak 2023

Twitter

NAZIOARTEKO AHOTSAK EKIMENAK MUNDU MAILAKO HAINBAT ABESBATZA EKARRIKO DITU ZARAUTZERA

2023/10/25

Urtero bezala, Tolosako Nazioarteko Abesbatza lehiaketaren atarian, Zarautzek, lehiaketa honetara etorriko diren hainbat abesbatza jasoko ditu. Aurten, datozen egunetan, Txinatik, Japoniatik, Esloveniatik, Filipinatik eta Islandiatik iritsitako taldeak izango ditugu gure artean.

Udalak, abesbatza hauek herrian igarotzen duten bitartean, euren entseguak antolatzeko beharrezko espazioak eskaintzen ditu, Villa Mundan eta Musika Eskolako aretoak, hala nola. Zarautz Abesbatzak antolatuta, gainera, talde hauetako batzuk entzuteko aukera izango da Frantziskotarren parrokian eskainiko diren kontzertuetan.

“Urte asko dira jada Zarautz Abesbatzak ekimen hau antolatzen duela eta pozgarria da urtero abesbatza hauek data hauetan herriari ematen dioten bizia eta poza ikustea”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiot Zarautz Abesbatzari egindako lanagatik eta herritarrak animatu nahiko nituzke kontzertu hauetaz gozatzeko aukera paregabe hau aprobetxatzera”.

Hauek dira aurtengo entzungai izango diren taldeak:

•    Azaroak 1, asteazkena -> Coro Giovanile With Us (Italia).
•    Azaroak 2, osteguna -> Akademski Pevski Zbor Maribor (Eslovenia).
•    Azaroak 3, ostirala -> Ching-Yun Choir (Taiwan).
•    Azaroak 4, larunbata -> Rainbow Chamber Singers (Txina).

Kontzertu hauek, esan bezala, Frantziskotarren parrokian izango dira (20:00etan), eta 5 eurotan izango dute sarrera (3 € Abesbatzaren lagunentzat).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010