Asset Publisher
MUSIKA ESKOLAKO JARDUERAREN ETENA APROBETXATU DU ZARAUZKO UDALAK BERRITZE LANAK EGITEKO
2020/06/08
Zarauzko Udalak konfinamenduak eragindako etena aprobetxatu du Musika Eskola berritzeko lanak egiteko.
Lehen eta bigarren solairuetako geletan karga termikoko arazoak zeuden. Horrez gain zarata zela eta, eta leihoak irekitzeko aukerarik ez zegoenez, aire girotuko sistema eramangarriak eta banakakoak instalatu dira geletan. “A” etiketa energetikoa dute hozte sistema hauek. Guztira 4.338 euro inbertitu dira lan honetan.
Horrez gain, bigarren solairuan, 2.523,72 euro inbertitu dira isolamendu lanetan eta 3.000 euro margoketa lanetan.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan: “Pandemiak eragindako etenean, obra hauek bukatzeko aukera ikusi genuen. Oso gustora gaude emaitzarekin. Data zehatzik ez daukagu, baina Osasun agintariek baimena ematen dutenean irekiko dugu Musika Eskola”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010