Asset Publisher

Back Musika Eskola 10º urteurrena

Twitter

HAINBAT EKITALDI IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO

2023/06/09

Hilabete honetan Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolak bere 10. urteurrena ospatuko du. Hori dela eta, datorren astean hainbat ekitaldi antolatu dira ospakizunerako:

- EKAINAK 14 -

Datorren asteazkenean, ekainaren 14ean, arratsalde 19:00etan, Easo Gazte Abesbatzak kontzertua eskainiko du Santa Klarako elizan. Ekitaldi honetarako sarrera librea izango da, aforoa bete bitartean.

- EKAINAK 17 –

Musika Eskolak antolatuta, egitarau bikaina prestatu da ekainaren 17rako. Bertan, ikasleak kalera aterako dira goizean herria musikaz alaitzeko. Hona eguneko egitaraua:

-    9:30 -> Txistularien Diana
-    10:00 -> Batukada
-    10:30 -> Txaranga
-    11:15 -> Musika Plazan kontzertua
-    12:30 -> Frontoi Txikian kontzertua

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010