Asset Publisher
Back Museoa uda 2023
BISITATU ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA UDA HONETAN


2023/06/22
Zarauzko Arte eta Historia Museoak bere 21. uda denboraldiari hasiera eman dio ekainean. Zarauzko historia ezagutzeko ezinbesteko jomuga da Zarauzko Arte eta Historia museoa: Zarautz bisitatzera etortzen diren adin guztietako pertsona, lagun-talde eta familien egonaldia osatzeko osagai kultural aproposa da.
MUSEOAREN ESKAINTZA ETA ORDUTEGIA
- Santa María la Real Arkeologi eta Monumentu Multzora bisita
Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu multzoa Zarauzko Arte eta Historia Museoa hartzen duen XV. mendeko Zarautz kanpandorreak, Santa Maria la Real parrokiak eta bi eraikinetan aurkitu den aztarnategi arkeologikoak osatzen dute. Hori guztia ordubeteko bisita gidatu batean egiten da.
Zarauzko Arte eta Historia Museoa kanpandorrean dago, baita kristalezko lurretik bertatik ikus daitekeen Erdi Aroko nekropolia ere. Parrokia bisitatzean, aurreko tenplu txikien aztarnak ikus daitezke. Gainera, aldarearen parean dagoen kristalezko zoruari esker, Burdin Aroko aztarnategia eta Gipuzkoako Erromanizazio garaiko aztarnategirik onenetakoa bisita daitezke.
Monumentu multzora bisita gidatuak, prezioaren barne: 12:30 eta 16:30tan asteartetik larunbatera. Igandeetan, 16:30tan.
- Zarauzko alde zaharrera bisita gidatua
1237an Fernando III.a erregeak Zarautzi hiri-gutuna eman zion. Ordubete irauten duen bisita gidatu honek gaur egun irauten duten leku garrantzitsuenak zeharkatzen ditu: Santa Maria la Real parrokia eta kanpandorrea, Narros jauregia, Musika plaza eta Makatza etxea, Torre Luzea, betiko Zarautz ezagutzeko bisita egokia.
Bisita gidatuaren prezioa: 2,50€. 14 urte arteko haurrak, heldu batek lagunduta, doan.
Taldeentzako prezio bereziak (aldez aurretik erreserbatuta).
Asteartetik larunbatera 11:30ean.
Museoaren ordutegia ekainaren 12tik, irailaren 10ra
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.
Igande eta jaiegunetan: 16:00-18:00.
Helbidea:
Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) Tel.: (+34) 943 83 52 81
info@menosca.com
www.menosca.com
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010