Asset Publisher

Back Mugikortasunaren Astea 2022

Twitter

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA OSPATUKO DA ZARAUTZEN ERE IRAILAREN 16TIK 22RA

2022/09/15

Datorren irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko da, “Konbinatu eta mugitu!” lelopean. Zarautzek ere aste honetan antolatzen diren ekintzetan parte hartuko du eta hainbat ekimen prestatu ditu.

“Mugikortasun Jasangarriaren Planari azken xehetasunak zehazten eta Europako Next Generation funtsetarako eskaerak aurkezten ari gara Mugikortasun departamentuan”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Honekin batera, Mugikortasunaren Europako Asterako prestatu ditugun ekimen hauen bitartez, herritarren artean mugikortasun jasangarriaren bidean denon artean pausuak ematen jarraitzearen beharraz kontzientziazio lana egin nahi dugu”.

Irailak 17 - Txirrindulari txikien eguna

Zarauzko Zikloturista elkartearekin elkarlanean, Salbide auzoko jaiak direla baliatuz, Salbide parkean hasiera eta amaiera izango duen bizikleta martxa bat antolatu da.

Familiei eta 6-12 urteko haurrei zuzendua, festa giroan, erdigunean, oinezkoekin eta ibilgailu motordunekin bizikidetza bultzatuko duen ibilbidea osatuko da, festa giroan hamaiketako eta opari zozketarekin bukatuz.

Irailak 21  - Lege Zaharren Enparantza bizikletak konpontzeko tailerra

Foru Aldundiko Mugikortasun sailarekin elkarlanean, 16:00etan hasi eta 20:00etaraino bizikleten konponketa tailer bat antolatuko da.

Irailak 22 - Autorik Gabeko Eguna

Irailaren 22an, urtero bezala, Autorik Gabeko Eguna ospatuko da Europa guztian zehar, garraio publikoa eta bizikleta bezalako garraioak sustatzeko. Aurten ere, egun honetan, Zarauzko Hiribusa doan izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010