Asset Publisher

Back Modeloko sotoa proiektuaren aurkezpena

Twitter

“MODELOKO LURPEKO ALTXORRA” BIRGAITZEKO PROIEKTUA AURKEZTU DU ZARAUZKO UDALAK

2023/03/22

Gaur goizean Xabier Txurruka alkateak eta Irune Urbieta Kultura zinegotziak (EAJ-PNV) Modeloko sotoa birgaitzeko proiektua aurkeztu dute. Proiektu honen baitan egungo Modelo Aretoaren azpian dagoen sotoan bigarren areto bat ahalbidetuko da, formatu txikiagoa eskatzen duten ekitaldi eta ikuskizunak bertan egiteko.

“Zarauztar gutxik dute soto honen berri, ez da oso ezaguna eta urte luzez Modelo Aretoko biltegi bezala funtzionatu du espazio honek”, adierazi du Xabier Txurruka alkateak. “Herriaren erdigunean daukagun lurpeko altxor hau birgaitu eta kultur erabilerara bideratu nahi dugu, egun Modeloko areto nagusiak ematen duen zerbitzua osatzeko”.

Modelo Aretoak 300 ekitalditik gora jasotzen ditu urtean eta zail bihurtzen da askotan Zarautzen antolatu nahi diren ekitaldi guztiak egin ahal izateko data libreak aurkitzea. Modeloko soto honek 285 metro2 erabilgarri dauzka eta 80-100 ikuslerentzako aforoa edukiko luke. 

“Modelo, zinera bideratuta dago eta ia astebururo ematen da zerbitzu hori. Horrez gain, Udalak eta herriko eragileek antolaturiko arte eszeniko zein kontzertu programazioa ere garatzen da bertan, baita bilerak eta hitzaldiak ere. Kasu hauetan, ekitaldiak normalki oso jendetsuak ez izateaz gain, aretoaren erabilera ez dago ondo dimentsionatua”, jakinarazi du Irune Urbieta Kultura zinegotziak. “Kontestu horretan azaltzen da bigarren espazio baten beharra, alegia, aipatutako formatu txikiko erabilera horiek Modelo Aretotik atera eta erabileraren proportzionaltasunari hobeto lotuko zaion leku bat izatea”.

Erabilera anitzeko espazioa, biltegia, komunak eta kamerinoak prestatzea aurreikusten da proiektuan. Irisgarritasuna bermatzeko igogailua jartzea jasotzen du ARQAWA arkitektura estudioak idatzi duen proiektuak. Guztira, 330.000 euroko gauzatze-aurrekontua aurreikusten du gaur aurkeztu den proiektuak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010