Asset Publisher
Back

Modelo Aretoa irekiko da

Twitter

MODELO ARETOA EKAINAREN 19AN IREKIKO DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/18

Hiru hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, datorren ostiralean, ekainak 19, Modelo Aretoa berriro irekiko da. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak azaldu duenez: “Kalitatezko kultur zerbitzu bat berriz eskaintzeko asmoz zabaltzen dugu, egoerak behartzen dituen osasun eta segurtasun neurriak betez, eta ikusleen erosotasuna kontutan hartuz. Kultura gurekin egon da konfinamenduaren egun gogorrenetan, eta orain, kulturak gure babesa behar du”.
Zinearekin ekingo diote Modeloko jarduerari, eta laster gainerako arte diziplinak zein ekintzak martxan jartzea espero dute.


IREKIERAREN NEURRIAK ETA GOMENDIOAK
-Aforoa eta eserlekuen esleipena.
Zinema eta antzokien irekiera, momentuz, %60 aforoarekin dago onartuta, beti eserlekuak aurrez esleituta. Modelo Aretoak zinerako dituen 433 eserlekutik, %60ko aforoarekin irekitzea erabaki da. Saio guztiak numeratuak izango dira eta eserlekuetan banaka zein 2-6 pertsonako taldeetan esertzeko aukera izango da. Norbanako zein taldeen arteko urruntzeak osasun-segurtasuna bermatuko du. Honez gain, komunetan aforoa mugatuko da segurtasun distantzia mantendu ahal izateko.
Aforoa araudien aldaketetara moldatuko da.

-Sarrera salmenta.
Leihatilako lerroan segurtasun distantzia mantentzea eskatuko da eta txartelarekin ordaintzea gomendatzen da. Online salmenta bultzatuko da.


-Aretora sarrera-irteera eta barruko joan-etorriak.
Patioan eta anfiteatroan pertsonak ez gurutzatzeko ibilbideak markatu dira. Beharrezkoa bada, irteera mailakatuak egingo dira eta larrialdietako atea erabiliko da, ikusle kopuruaren arabera.

-Maskararen erabilera.
Egungo araudiaren arabera, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da pertsonen arteko segurtasun distantzia mantentzen ez ba da. Momentuz, distantzia 2 metrokoa da, baina, hurrengo fasean, 1,5 metroko izatea onartuta dago.
Sala barruko mugimenduetarako maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da, besteak beste, komunera eta espazio komunetan ibiltzeko.

-Saioen arteko tarteak eta desinfekzio lanak.
Saioen arteko tartea handiagoa izango da desinfekzio lanak burutzeko. Saio bakoitzaren aurretik makina lainoztagailuarekin desinfektatuko da aretoa. Eserleku guztiak ere lainoztatuko dira Osasun Ministerioak onartu dituen produktu biruzidarekin. Produktu honekin aretoko beste hainbat elementu ere desinfektatuko dira.

-Gel hidroalkoholikoa.
Sarreran eta aretoko beste hainbat puntutan gel hidroalkoholikoak jarriko dira publikoak eskuak garbitzeko.

-Beste neurri batzuk.
Hartu beharreko neurriak jasotzen dituzten kartelak jarriko dira aretoan eta saio bakoitzaren aurretik neurriei buruzko azalpen-bideoa proiektatuko da.

Publikoari arduraz jokatzeko eskatzen zaio emandako irizpideak bete eta aretoa garbi mantentzeko.  

 

-Asteburu honetan bi film hauek eskainiko dira

Helduen saioa : Lo mejor está por llegar

 

Haurren saioa: Onward 

 

 

Ordutegia:

Ostirala 19: 22:00
Larunbata 20: 16:30 (haurren saioa) – 19:30 – 22:30
Igandea 21: 16:30 (haurren saioa) – 19:30 – 22:30
Astelehena 22 (ikusleen eguna): 17:00  - 20:30

 

Prezioak
Normala: 5,50 €

Ikusleen eguna: 4,50 €

Haurren saioa: 4,20€

 

Sarrerak internet bidez: tickets.kutxabank.es

Euskera:

https://tickets.kutxabank.es/#/eu/ver-recinto/MODELO@Janto_KB

Castellano:

https://tickets.kutxabank.es/#/es/ver-recinto/MODELO@Janto_KB

 


 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010