Astelehenean, azaroaren 17an, Gipuzkoako Urakek Zarauzko Mitxelena kalean egin beharreko lanei hasiera emango die. Lan hauen baitan, kale honetan dauden ur hornidura eta saneamendu sareak berrituko dituzte.
Horretarako, Mitxelena kaleko errepidearen azpian arituko dira lanean eta honek eragina izango du trafikoan. Obrak irauten duten bitartean, lanen beharren arabera, inguruko trafikoa desbideratuko da.
Obra hau Urbycolan SA enpresak egingo du eta obraren sustatzaileek lanek 36 aste iraungo dutela aurreikusten dute.