Leire Arana (EAJ-PNV) Landa Garapenerako zinegotzi arduradunak adierazi duenez, “berritze lanen lehen fasea amaitu ondoren, astelehenean irekiko dira Merkatu Plazako postuak”.
Asteburu honetan amaituko da Zarauzko Merkatu Plazako berrikuntza lanen lehenengo fasea. Lanen zati garrantzitsua osaturik, merkatuak berriz bere ateak irekiko ditu astelehenean postu itxien itzulerarekin.
Ekoizleak, bestalde, beste aste batez jarraituko dute Lege Zaharren Enparantzako karpan eta hurrengo astean itzuliko dira merkatuan jarriko zaizkien postu berrietara.