Asset Publisher
Back Maite Unzurrunzaga erakusketa
MAITE UNZURRUNZAGA ZARAUZTARRAREN ERAKUSKETA IKUSGAI SANZ ENEA KULTUR ETXEAN


2021/07/05
Maite Unzurrunzaga margolari eta arkitekto zarauztarraren LEKUA erakusketa ikusgai izango da Sanz Enea Kultur Etxean datorren uztailaren 8tik irailaren 12ra.
Erakusketaren izenburuak obra oso bat definitzen eta bateratzen du. Gaiak askotarikoak badira ere, guztiek gauza bat erakusten dute: aurkitzen dituen paisaia desberdinen itxuran eta berezko arkitekturan daukan interesa. Maiteren koadroetan, testurekiko eta argiekiko sentsibilitatea ikusten da,
Bere koadroak sortzeko, begirada arretatsua jartzen du bai azken urteotan bisitatu dituen lekuetan (Grezia, Erroma, Israel…) bai, nola ez, bere inguruan. Eta, nolabait ere, horietan guztietan erakusketa honetarako aukeratu den hari-gidari bat ikus daiteke: ARROKA, paisaia moldatzen duen arkitektura natural gisa, kokaleku arkitektoniko gisa eta babesleku gisa. Arrokek betidanik liluratu izan dute.
Erakusketa honetan, formatu, teknika eta tamaina askotako obrak ikus daitezke, Sanz Enean elkarrekin lotuta dauden lau aretoen banaketara egokituta.
Bi areto handietan erakusgai daude egilearen bidaietan eta hura erakartzen duten lekuetako paseoetan egindako hainbat apunteren koadernoak… Beti aldean eramaten dituen koadernoak eta akuarela-kaxa txiki bat, arkatzak, pintzelen bat eta ur-frasko txiki bat.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010