Asset Publisher

Mahasti Krosa

Twitter

MAHASTI KROSA, IGANDEAN

2020/03/05

Talai Berri txakolindegiak, Zarauzko Udalaren babesarekin, III.Mahasti Krosa antolatu du. Igandean ospatuko da, martxoak 8, 10:30etan eta 7,6km izango ditu.

Aurtengo ibilbidea Talai Berri txakolindegitik hasi, Mollarriko kargaderora jeitsi, mahastira igo, bertako lursailetan zehar igaro eta berriz Talai Berrira itzuliko da. Ibilbide osoa naturala denez, bai korrikalariak baita ikusleak ere inguruaz goza dezake.

Lasterketa amaitu ondoren, Talai Berri Txakolina eta Eusko Label, goi mailako elikagaiez osatutako dastaketa eskeiniko da.

Dastaketan ateratako dirua Zarauzko Caritas-entzat izango da. Pintxoak eta Txakolina euro batean salduko dira eta ateratako diruarekin, Eusko Label produktuak erosi eta Caritasen banatuko dira.

Hiru sari egongo dira emakumezko eta gizonen kategorietan:

Lehenengo saria: Txapela, Manu Urbietaren eskultura bat eta irabazlearen pisuaren adina, Talai Berri txakolin botila.

Bigarren saria: Manu Urbietaren kuadro bat eta 6 botilako Talai Berri txakolin kaxa.

Hirugarren saria: Manu Urbietaren kuadro bat eta 3 botilako Talai Berri txakolin kaxa.

Korrikalari guztien artean zozketa bat egingo da eta parte hartzaile guztiei Antton Olariagak diseinaturiko elastiko teknikoa eta Talai berri txakolin botila bana oparituko zaie.

Izen ematea www.herrikrosa.eus atarian egingo da, 12 euro ordainduta. Dortsalak txakolindegian banatuko dira martxoaren 7an, 17:00etatik 19:00etara eta egun berean lasterketa hasi baino ordubete lehenago ere.

Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziaren iritziz: “Mahasti Krosa oso lasterketa berezia da, zarauztar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu egiten diegu”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010