Asset Publisher

Back M8 2025 kartel lehiaketa

Twitter

MARTXAN DA MARTXOAREN 8AN OSPATUKO DEN EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNERAKO KARTEL LEHIAKETA.

2025/01/02

Zarauzko Udalak datorren martxoaren 8rako kartel lehiaketa abian jarri du. Lehiaketa honetan banaka edo taldean aurkeztua ahal izango da eta egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Originala eta argitaragabea izango da.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 20a izango da, eguerdiko 12:00ak bitartean. Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:

2025ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Lehiaketak bi sari izango ditu. Lehena, epaimahaiaren saria, 600 eurokoa izango da eta bigarrena, herritarren saria, 200 eurokoa, Berdintasun departamentuaren sare sozialen bitartez gehien bozkaturiko proposamenarentzat.

Lehiaketarako oinarriak atxikita doaz oharrean eta baita eskuragarri egongo dira ere Zarauzko Emakumeen* Etxearen web orrialdean.

 


​​​​​​​

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010