Asset Publisher
Back

Literaturia

Literaturia

Informazioa

Kontaktua: Yoseba Peña

E-mail: yoseba.penya@gmail.com

Web orria: http://literaturia.eus

 

Literaturia euskal letren plaza da eta 2009. urtean sortu genuen euskarazko kulturaren udaberriko arnasgunea izateko. Larrabetzun ospatuzen 2013ra arte eta, Zarauzko udalaren bermea eta laguntza osoarekin, 2014tik aurrera Zarautzen antolatu dugu maiatza amaieran.

Literaturiak hiru gune nagusi ditu: Modelo zineman ekitaldiak gauzatzen dira, Garoa liburu-dendan liburu-aurkezpenak eta Musika plazan liburu-azoka.

Euskal literaturako izen nagusiak izan ditugu bidaide eta konplize. Besteak beste, modu batera edo bestera, honako idazle hauek esku hartu izan dute Literaturian: Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Eider Rodriguez, Lander Garro, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Danele Sarriugarte, Andoni Egaña, Oier Guillan, Xabi Paya, Edorta Jimenez, Uxue Alberdi, Jose Luis Otamendi, Ander Lipus, Asier Serrano, Iban Zaldua, Iñigo Roque, Xabier Mendiguren, Xabier Amuriza, Alaine Agirre, Asel Luzarraga, ITU Banda, Jule Goikoetxea, Kattalin Miner, Txakur Gorria, Miren Gorrotxategi, Unai Iturriaga, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Irati Jimenez, Fito Rodriguez, Dorleta Urretabizkaia, Iñigo Aranbarri, Pello Añorga, Jokin Mitxelena, Iñaki Zubeldia...

... Eta, musikarien artean, RuperOrdorika, Mursego, Bide Ertzean, Anari, Beñat Axiari, Petti, Amorante, Miren Narbaiza, Joseba B. Lenoir, Lou Topet...

Egutegia

Urtero, maiatzaren amaieran izaten da.

Deskargatzeko dokumentuak:


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010