Asset Publisher
Back Lilly Hiatt kontzertua azaroan
UDALAK ETA I LOVE ROCK ELKARTEAK ELKARLANARI EKIN DIOTE BERRIZ ERE, ETA UDAZKENEAN LILLY HIATT KANTARIAREN KONTZERTUA IZANGO DA MODELON


2025/03/28
Hamar urtez ROCKUMENTALAK! zine eta musika zikloa antolatu ostean, I Love Rock kultur elkarteak 2017an eten zuen ibilbidea. Ordura arte arrakasta handia izan zuen zikloak eta kontzertu ahaztezinak utzi zituen zarauztarron eta ingurukoen artean, baina elkarteak adierazi bezala, zikloak hartu zuen tamainak gauzak nahi bezala egitea eragozten zien eta etenaldi bat egitea erabaki zuten. Dena dela, elkartea ez zuten desegin eta hausnarketa garai batean murgildu ziren.
Hamar urte haietan ahaztezinak diren pelikula, kontzertu eta erakusketak antolatu ondoren, euren borondatez, modu desinteresatuan lan egiten duen talde hau martxan da berriz ere, Zarauzko Udalaren babesarekin.
Lehen artista, Lilly Hiatt ‘Forever’ diskoa aurkezten
Etapa berri honi hasiera emateko, Lilly Hiatt musikari estatubatuarra izango da Zarautzen, Espainian barrena emango duen biraren barruan. Lilly Hiatt country rock artistekin lotu izan bada ere, Forever izeneko bere azken lanak indie-rock doinuetara garamatza. Aukera paregabea eta sekulako luxua izango da artista hau Modelon izatea.
Kontzertu honetarako sarrerak jadanik eros daitezke, Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken sarrera plataforman. Sarreren prrezioa 8,65 € izango da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010