Asset Publisher

Back Lapurdi landaketa

Twitter

ZUHAITZ LANDAKETA BERRIA LAPURDI KALEAN

2025/02/18

"Iñurritzako geraleku berriaren eta tren-geltokiaren lanak amaituta, une egokia da hau Lapurdi kaleko lorategiak birlandatzeko eta bidegorriaren ondoko pasealekua zuhaitz berriekin osatzeko, herrigunetik Iñurritzaraino", adierazi du Iban San Martin parke eta lorategietako zinegotzi arduradunak (EAJ-PNV).

Izan ere, egunotan espezie autoktonoen zuhaitz ugari landatzen ari dira Zarauzko Udalaren lorazaintza zerbitzuko lorazainen eskutik: haltzak eta tamaina handiko lizarrak, esaterako. Lapurdi kaleko pasealeku osoan zehar, korridore ekologiko gisa, etenik gabeko gune berde bat sor dadin. Haltzetan, hain zuzen ere, sarri topa ditzakegu tarinak eta karnabak, haien haziez elikatzen.

Hegazti-faunak hiri-bilbearen barruan babesteko eta elikatzeko lekua izatea da Lapurdi kalean zehar 40 haltza eta Japoniako 20 gereziondo landatzeko arrazoietako bat.

Halaber, 8 astigar eta udare ere landatuko dira datozen egunetan, Lapurdiko egungo astigarren ondoan zuhaizti aberatsa osatu arte.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010