Asset Publisher

Back Landa eremuko emakumeen egoera aurkezpena

Twitter

LANDA EREMUKO EMAKUMEEN EGOERA AZTERTZEN DUEN IKERLANA AURKEZTUKO DA OSTEGUNEAN MERKATU PLAZAN

2025/02/04

Joan den urteko ekainean, Berdintasun departamentuak landa eremuko emakumeak ikustarazteko ekimen bat jarri zuen martxan. Horretarako, 6.000 euroko zenbatekoa zuen beka baten deialdia egin zuen. Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak azaldu duen moduan, “beka honen helburua da landa-eremuko egoera sozioekonomikoa eta kulturala aztertzea, bertan gertatzen diren genero-desberdintasunak identifikatuz eta horiek gainditzeko estrategiak planteatuz”.

Lakari kooperatiba izan zen bekaren garailea eta, hilabete hauetan zehar, landa-inguruneko emakumeen egoeraren azterketa gauzatzen izan dira. Horretarako, besteak beste, emakume baserritarrekin askari bat antolatu zuten Urtetako elkartean urriaren 24an.

Behin ikerlana amaituta, orain Lakari kooperatibako kideek egindako lanaren aurkezpena gauzatuko dute ostegun honetan, arratsaldeko 17:00etan, Merkatu Plazako lehen solairuan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010