Asset Publisher

Back Lanak Bizkaia kalean

Twitter

BIZKAIA KALEA ITXI EGINGO DA SALBERDINEKO URBANIZAZIO LANAK BURUTZEKO

2022/05/17

Salberdineko urbanizazio lanen baitan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Igerain errekaren ubide berria eraikitzeko lanekin jarraitu ahal izateko, Bizkaia kalea itxi egingo da Aitze eta Urdaneta kaleen artean.

Lan hauen bidez Igerain errekaren ubide berria irekiko da, etorkizuneko Amalur parkearen elementu garrantzitsuenetako bat izango dena. Lehenengo, gaur egungo ubidearen paretak eraitsiko dira eta betelanak egingo dira bertan, parkea gaur egun Bizkaia kaleak daukan mailarekin berdintzeko. Ondoren, azken asteetan eraiki den ubide berriarekin batuko da erreka.

Lan hauek aurrera eraman ahal izateko, gune honetan dauden hainbat zuhaitz ordezkatu beharko dira. Bizkaia kaleko palmera bereizgarriak mantendu ahal izateko, urbanizazio berrian moldaketak egin dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010