Asset Publisher

Back Lamiak eta Lloronak erakusketa Zarautzen

Twitter

"LAMIAK ETA LLORONAK", KULTUREN ARTEKO ELKARRIZKETA

2021/02/16

“Ongi etorri eskolara” proiektuaren ekimena da eta Zarauzko Udalak aurrera eramaten duena. Lamiak eta Lloronak erakusketa margolarien eta jatorri ezberdinetako bizilagunen arteko elkarrizketa bat da. Obren egileek jatorri anitzetako herritarrek kontatutako kondairak eta mitologiak izan dituzte inspirazio-iturri, erakusketa honetan topatuko ditugun pertsonaia mitologikoak beren lanetan irudikatzeko. Elkarrizketa hau, modu sinbolikoan, kulturen arteko hartu-emanaren, ezagutzaren eta aitortzaren adibide da; eta helburu ditu kultur aniztasuna eta kulturarteko harremanak ikustaraztea eta balioestea, artearen bidez bizikidetzarako zubiak eraikiz. Erakusketan, besteak beste, Kuba, Euskal Herria, Sahara, Errumania, Kolonbia, Venezuela, Maroko eta Senegalgo legenda edo pertsonaia mitologikoetan inspiratutako lanak aurkituko ditugu. Eta QR baten bidez, kondairak hainbat hizkuntzatan entzun eta artistak eta narratzaileak ezagutu ahal izango dira.

Zarauzko Merkatu Plazako lehengo solairuan egongo da erakusketa ikusgai otsailaren 15etik otsailaren 28ra bitartean.

Astean zehar arratsaldeko 18:00tik 20:00ra eta asteburuan, aldiz, goizean 12:00tik 14:00ra eta arratsaldean 18:00tik 20:00ra.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010