Asset Publisher
Back Kulturarteko irakurketa
KULTURARTEKO IRAKURKETA ANTOLATU DU UDALAK KULTUR ANIZTASUNAREN EGUNAREN HARIRA


2021/05/19
Maiatzaren 21ean kultura aniztasunaren eguna ospatuko. Hori dela eta Zarauzko Udalak, Ongi Etorri Eskolara kooperatibaren bitartez, herriko kultura ezberdinak erakutsi eta balioan jartzeko ekitaldia antolatu du.
Gaur egun Zarautzen 45 hizkuntza baina gehiago hitz egiten dira. Aspektu hau aberasgarria da herriarentzat eta jendaurreko irakurketa bat antolatu da kultura aniztasun hau erakusteko.
Ekitaldia ostiralean izango da, maiatzaren 21etan 18:00etan. Lege Zaharraren enparantzan egingo da irakurketa (Zinema pilotalekuan eguraldi txarra egongo balitz). Irakurketa honetan testuak hainbat hizkuntzatan entzun ahal izango dira eta irakurketa horiek jarraitzeko eskuliburuak banatuko dira.
Ekitaldian parte hartuko duten erakundeak:
• Kirola: Zarauzko triatletak. ZKE - Eskubaloia, Emakume Surflariak.
• Irakaskuntza: Antoniano ikastetxea, Orokieta Herri Eskola, La Salle Ikastetxea, Salbatore Mitxelena ikastola, Udal Euskaltegia, Ongi Etorri Eskolara, Imanol Urbieta Musika eskola.
• Kultura: Arraio Irratia. Motxian Bertso Eskola.
• GKEak: Bidez Bide, Saharautz.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010