Asset Publisher
Back Kultura dirulaguntzak 2023
KULTURA DEPARTAMENTUAK ESKAINTZEN DITUEN DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DA


2023/06/01
Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak 2023ko dirulaguntzen deialdia martxan jarri du. Dirulaguntza hauen helburua kultur jarduerak, programak, trukeko eta senidetzeko jarduerak eta sormen proiektuak egiteko laguntzak ematea da. Dirulaguntza hauek 20.500 euroko aurrekontua izango dute.
Hiru arlotan emango dira dirulaguntzak:
• Kultura jarduerak eta programak.
• Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak.
• Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…
Kultur jarduera edo programetarako dirulaguntza horiek Zarauzko irabazi asmorik gabeko kultur edo gizarte arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte.
Salbuespen gisa, Zarauztik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, hain zuzen ere, bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarri jotzen bada.
Kultur sorkuntzako proiektuetarako dirulaguntzak gutxienez 31 urte dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte. Taldean aurkezten badira, kideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori. Proiektu berriei aukera emateko, ezingo dute aurreko urtean diruz lagundutako proiektu edo jarduera berberek dirulaguntzarik jaso. Proiektu berriek edo aurrekoen jarraipenek, soilik, izango dute aukera hori.
Eskaerak Udalaren zerbitzu telematikoen bitartez erregistratu beharko dira, eta aurkezteko azken eguna ekainak 30 izango da. Deialdiaren inguruko informazio osagarria Udalaren web orrian aurki daiteke eta zalantzak argitzeko Kultura departamentuarekin kontaktuan jarri daiteke (943005120 / kultura@zarautz.eus).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010