Asset Publisher
Back

Kultura dirulaguntzak 2022

Twitter

KULTURA DEPARTAMENTUAK ESKAINTZEN DITUEN DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DA

Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak 2022ko dirulaguntzen deialdia martxan jarri du. Dirulaguntza hauen helburua kultur jarduerak, programak, trukeko eta senidetzeko jarduerak eta sormen proiektuak egiteko laguntzak ematea da. Dirulaguntza hauek 20.500 euroko aurrekontua izango dute.

Hiru arlotan emango dira dirulaguntzak:

-    Kultura jarduerak eta programak
-    Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak
-    Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…

Kultur jarduera edo programetarako dirulaguntza horiek Zarauzko irabazi asmorik gabeko kultur edo gizarte arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte.

Salbuespen gisa, Kulturako zinegotziak proposatu eta hala zehazten den kasuetan, Zarauztik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, hain zuzen ere, bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarri jotzen bada.

Kultur sorkuntzako proiektuetarako dirulaguntzak gutxienez 31 urte dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte. Taldean aurkezten badira, kideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori. Proiektu berriei aukera emateko, ezingo dute aurreko urtean diruz lagundutako proiektu edo jarduera berberek dirulaguntzarik jaso. Proiektu berriek edo aurrekoen jarraipenek, soilik, izango dute aukera hori.

Eskaerak Udalaren zerbitzu telematikoen bitartez erregistratu beharko dira, azken eguna abuztuaren 16a izango delarik. Deialdiaren inguruko informazio osagarria Udalaren web orrian aurki daiteke eta zalantzak argitzeko Kultura departamentuarekin kontaktuan jarri daiteke (943005120 / kultura@zarautz.eus).


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010