Asset Publisher
Back

kultur emanaldien ordutegiak

Twitter

KULTUR EMANALDI BATZUEN ORDUTEGIA AURRERATU EGINGO DA ZARAUTZEN

2020/11/09

Eusko Jaurlaritzaren agindu berrietara moldatzearren, Zarauzko Udalak kultur emanaldi batzuk aurreratzea erabaki du.
Era honetan, 20:00etan hasi behar ziren emanaldi guztiak, 19:00etara aurreratuko dira. 
Aldaketak izango dituzten emanaldiak ondorengoak dira:


2020-11-13. Ni munduko txarrena. Antzerkia
2020-11-20. Txor Txor bakarrizketa. 
2020-11-25. Erradikalak ginen. Antzerkia. 
2020-11-27. Nahi dugu hitz eta jolas. Bertso saio tematikoa. 
2020-12-04. Loreak eta zauriak. Kontzertua
2020-12-18. Iparragirre, ene bihotzeko Jose Mari. Kontzertu eszenikoa.
2020-12-23. Ene ba!. Antzerkia.

Antzerkia familian, familientzako ikuskizunak mantendu egiten dira bere orduan, alegia, azaroak 22 eta abenduak 13an, 17:00etan.

Aldaketa hauen ostean, norbaitek sarrera erosita badauka eta ezin badu etorri, dirua itzuliko zaio. Horretarako, kultura@zarautz.eus helbidera mezu bat bidali beharko du, bere izena, abizenak eta erosi diren eserlekuen erreferentzia emanez.
COVID-19ak sortutako pandemiarengatik, udaberrian bertan behera utzi behar izan ziren emanaldien sarrerak, azaroaren 13a arte bueltatzeko aukera dago oraindik. Data horretatik aurrera, ez da dirua itzuliko. Sarreren dirua Sanz Enean itzuliko da.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010