Asset Publisher

Back Kuadrillen eguna bilera irekia

Twitter

KUADRILLEN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA IREKIA DEITU DU ZARAUZKO UDALAK

2022/07/13

Bi urteko hutsunearen ostean, aurten, berriz ere, Kuadrillen Eguna ospatuko da Zarautzen, urriaren 14 eta 15 egunetan. Hauek, beti izan diren festa herrikoi, alai eta partehartzaileak izaten jarrai dezaten, Zarauzko Udalak bilera irekia deitu du interesa duen herritar orok euren ekarpenak eta proposamenak egin ditzan egun hauen baitan antolaturiko egitarauaren inguruan.

Bilera ireki hau uztailaren 20an izango da, 18:30ean Etxezabalako bilera aretoan (Kale Nagusia 29). Informazio gehiagorako edota ideia eta proposamenak bideratzeko, idatzi gazteria@zarautz.eus helbidera edo deitu 943 00 51 22 zenbakira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010