Asset Publisher

Back Kuadrillen Eguna 2022

Twitter

DATORREN LARUNBATEAN OSPATUKO DA KUADRILLEN EGUNA ZARAUTZEN

2022/10/06

Urriaren 15ean Kuadrillen Eguna ospatuko da Zarautzen. Egun horretan herriko kuadrilla guztiak festara irtengo dira larunbaterako antolatu den egitarauaz gozatzera.

“Kuadrillen eguna, zarauztarrek zarauztarrentzat antolaturiko jaiegun bat da. Aurreko urteetan bezala, nahiz eta Udalak bideratu duen egitarauaren formakuntza, herriko taldeak eta norbanakoak izan dira proposamenak eta erabakiak hartu dituztenak”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak.

Egitaraua hiru gunetan banatuko da, adinaren arabera: Haurren gunea (Salbide parkea), Nerabeen gunea (Lege Zaharren enparantza) eta Gazteen gunea (Musika plaza).

Goizean goizetik izango dira ekitaldiak herrian, baina agian jende gehien erakarriko duena goitibeheren jaitsiera izango da. Vista Alegretik hasita, herriko gazteek eraikitako goitibeherak auzoaren behe alderaino jaitsiko dira. Horretarako, Udalak gazteen eskura jarri ditu hauek montatzeko tresnak eta saio praktikoak antolatu dira goitibehera hauek eraikitzen laguntzeko. Ostiraletik hasita, astean zehar arratsaldero jarraipen tailerrak antolatu dira goitibeherak eraikitzen laguntzeko

Eguerdian, 12:30etan, Musika Plazan kuadrillen arteko paella txapelketa antolatuko da. Talde bakoitzak bere osagai eta materialak eraman beharko ditu eta 14.30ean aurkeztu beharko da paella.

Ez da musikarik faltako larunbatean eta hamaika aukera izango dira kontzertuez gozatzeko. Alde batetik, Lege Zaharren enparantzan, Txurru DJa eta Davila DJa izango dira arratsaldean eta, bestetik, musika plazan, Fresamorango DJ ibiltaria, Akerbeltz eta Ithaka taldeen emanaldiak ditugu. Gozategik emango dio eguneko egitarauari amaiera gauerdian Munoan eskainiko duen kontzertuarekin.

Kontzertuak Lizardi Aretoan

Kuadrillen egunarekin bat eginez, bezperan, ostiralean, Aldundiak sustaturiko Gipuzkoan Gazte Tour kontzertu saioa izango da Lizardi Aretoan. 18:30etatik aurrera DJ Javi eta DJ Ephy-ren saioak izango dira eta, ondoren, Merina Gris hirukote donostiarra izango da oholtzan. 17:15ean, Zo-zongo txarangak gidaturiko kalejira izango da Gaztelekutik Lizardi Aretora bidean.

EGITARAUA:

Haurren gunea --> Salbide parkea

  • 10:30 – Altxorraren bila.
  • 11:15 – Aurpegia margotzea
  • 12:00 – Erraldoi txikiak kalejiran
  • 17:30 – Kalejira girotua: Alizia mundu miresgarrian

Nerabeen gunea --> Lege Zaharren enparantza

  • 16:00 – Bubble Balls
  • 17:00 – Ginkana mugikorra
  • 17:00 – Oihalezko poltsak margotzea
  • 19:30 – Txurru DJa
  • 22:00 – Davila DJa

Gazteen gunea --> Musika plaza

  • 9:45 – Goitibeheren jaitsiera Vista Alegretik
  • 12:00 – Herri Kirolak
  • 12:30 – Paella lehiaketa
  • 14:00 – Bazkaria eta bingo musikatua
  • 18:30 – Fresamorango DJ ibiltaria
  • 20:30 – Akerbeltz
  • 22:30 – Ithaka
  • 00:00 – Gozategi (Munoan)

Informazio gehiago Gazteria departamentuan.

GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Gaztelekua (Zigordia kalea, 34 lehen solairua)

943 00 51 22

gazteria@zarautz.eus

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010