Asset Publisher

Back Kuadrilla Eguna 2024

Twitter

HERRIA DANTZAN JARRIKO DU BESTE BEHIN KUADRILLA EGUNAK

2024/10/11

Datorren larunbatean, urriaren 19an, ospatuko da 2024ko Kuadrilla Eguna Zarautzen eta Udaleko Gazteria departamentuak jakitera eman du festa honetarako antolaturiko egitaraua. Egitaraua osatzeko bilera irekiak egin dira eta antolakuntzan parte hartu dute Haize-Orratz Gaztelekuko ordezkariak, Ludotxo Ludotekako ordezkariak, Txipristin Aisialdi Elkarteak eta Bugi Bugi Aisialdi Elkarteak.

Honela, denen artean, adin guztietako jendearentzat gozagarri izango den egitaraua aurkezten da. beste behin hiru gunetan egongo da festa banatuta; haur eta nerabeen guneak, beste behin, Salbideko plazan eta Lege Zaharren enparantzan kokatuko dira, hurrenez hurren. “Urtean zehar lanketa berezia egin dugu ikastetxeen bitartez, 9-11 urte bitarteko haurrentzat bereziki ekintzak prestatzeko, aurreko edizioetan festa honetan antolaturiko ekitaldietatik at geratzen zirela atzeman genuen eta”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak.

Gazteentzat (+16 urte), berriz, hainbat gunetan antolatuko dira ekintzak. Aste honetan bertan egin da Kuadrilla Eguneko hainbat ekintzetarako izen ematea. “Aurtengo Kuadrilla Eguneko bazkaria jendetsua izango da beste behin, izen emateak sekulako arrakasta izan du eta, ordubete inguruan, 370 pertsonatik gorak eman zuten izena datorren larunbatean Musika Plazan egingo den bazkarirako”, gehitu du Gazteria zinegotziak.

Hauez gain, urtero bezala, jokoak, goitibeherak, musika... izango dira egunean zehar. Hain zuzen ere, arratsaldetik aurrera musikak protagonismo berezia izango du herriko gune desberdinetan egingo diren kontzertuekin. Hainbat Dj-en emanaldiekin batera, Skapaie elektrotxaranga, 3ttu Erromeria eta Xiberroots taldeen emanaldiak ere izango dira datorren larunbatean.

 


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010