Asset Publisher

Back Kuadrilla Eguna

Twitter

KUADRILLA EGUNA OSPATUKO DA ASTEBURU HONETAN

2023/10/18

Larunbat honetan 2023ko Kuadrilla Eguna ospatuko da Zarautzen eta egun guztiko egitarau zabal antolatu da. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak azaldu duen moduan, “adin guztietako jendearentzat gozagarri izango den egitaraua izango da aurtengoa ere, herrian zehar antolatuko diren ekitaldi mordoarekin”.

Egitaraua, Udalak antolaturiko bilera irekietan zehaztu da, Zarauzko gazte elkarteko (Txipristin, Gurutxurtu eta Buggy Buggy), Haize Orratz Gaztelekuko eta Ludotxo Ludotekako ordezkariek emandako ideiekin: “Uztailean egin genuen lehenengo bilera eta, bertan emandako ideiak kontutan hartuta, egitaraua zehazten joan gara ondorengo bileretan”.

Goizean goizetik izango da ondo pasatzeko aukera eta egun guztian zehar ekitaldi ugari izango dira. Bazkariei dagokionez, nerabeen gunean 8 kuadrillak eman dute izena eta gazte-helduenean, aldiz, jada 41 kuadrilla dira izena eman dutenak.

Goitibeherak izango dira, beste behin, egun honetako berezitasunetako bat. 9:45etan emango zaie hasiera eta 8 kuadrilla lehiatuko dira Vista Alegre auzoko zirkuituan.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, musikak hartuko du lekukoa eta hainbat kontzertu izango dira gune desberdinetan. Burrunba elektrotxaranga, Mirua, Isma eta Goiko DJak, Gozategi eta Galirak26 taldeen emanaldiek emango diote Kuadrilla Egunari musika puntua.

Kontsultatu 2023ko Kuadrilla Eguneko egitaraua atxikitako dokumentuan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010