Asset Publisher

Back Kooperazio proiektuak

Twitter

KOOPERAZIO ARLOTIK LAGUNTZEN DIREN PROIEKTUEN BERRI EMAN DU ZARAUZKO UDALAK

2021/12/02

Datorren abenduaren 10ean ospatuko da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta data honen gertutasuna baliatuz, Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio zerbitzuak Zarautzen eta munduan zehar laguntzen dituen proiektuen berri eman du.

"Zarautz herri solidarioa da, herritarrei laguntza deialdiak egiten zaizkienean Zarautzek gogoz erantzuten du, eta gainera oso herri gutxitan dago hemen daukagun Gobernuz Kanpoko Erakundeen sare indartsu eta sendoa” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotzi arduradunak. “Udal bezala gure nahia, erakunde hauen lana bultzatzea da eta horretarako udaleko aurrekontu osoaren %0,7a baino gehiago bideratzen dugu arlo horretara”.

“Aurtengoa, iazkoa bezalaxe, urte arraroa izan dugu, bai guretzat eta baita gurekin elkarlanean aritzen diren Zarauzko  GKEentzat. Baina bizi dugun egoera sanitario honek erakusten digu zein beharrezkoa den herrialdeen arteko kooperazioa eta elkartasuna eta zer eragin izan dezakeen horrek gugan”.

Hauek dira aurten Zarauzko Udalaren dirulaguntza jaso duten GKEak eta proiektuak:

EUSKAL FONDOA: Euskal Herriko 115 udalerrik eta Aldundiek osatzen dute eta Zarautz 2017az geroztik bertako kide da.

GKE     Euskal Fondoa
Euskal Fondoa Galtzada-harrizko eraikuntzak, nasak, arekak eta irisgarritasun-arrapalak eraikitzea
Non     Somoto (Nikaragua)
Arloa     Hirigintza

 

MUNDUKO BEGIAK:

GKE     Munduko Begiak
Euskal Fondoa Moptiko biztanle zaurgarriek begi-osasunerako eskubidea baliatzeko duten aukera hobetzea
Non     Mopti (Mali)
Arloa    

Osasungintza

 

TXIMELAGUA:

GKE     Tximelagua
Euskal Fondoa Fisioterapia pediatrikoa
Non     Matagalpa – La Dalia (Nikaragua)
Arloa     Osasungintza

 

CALCUTA ONDOAN:

GKE     Calcuta Ondoan
Euskal Fondoa Gaixotasun mentala duten eta kalean utzi dituzten emakumeak errehabilitatzeko, gizarteratzeko eta ahalduntzeko prozesuak indartzea
Non     Thiruvananthapuram, Kerala (India)
Arloa     Osasungintza
 

FUNDACIÓN BANGASOOU:

GKE     Fundación para el desarrollo y promoción de Bangasoou
Euskal Fondoa Tokoyoko eskolan ikasgela berriak eraikitzea
Non     Tokoyo (Afrika Erdiko Errepublika)
Arloa     Irakaskuntza

 

FRANTZISKOTARRAK:

GKE     Frantziskotarrak
Euskal Fondoa “Sociedad Antoniana” adinekoentzako egoitza birgaitzea Belenen.
Non     Belen (Palestina)
Arloa     Adineko pertsonak

 

3. ADINA 3. MUNDURAKO:

GKE      3. adina 3. mundurako
Euskal Fondoa Ciudad Peroniako Fe eta Alegría eskolan ura, saneamendua eta higienea bermatzea
Non     Ciudad Peronia (Guatemala)
Arloa     Hezkuntza

 

LA SALLE:

GKE     La Salle – Proega
Euskal Fondoa D´Jamenako Ikasketa eta Hobekuntza Zentro Teknikoko ekipoak eguneratzea gizarte-egoera ahulean dauden gazteak laneratzen laguntzeko
Non     D´Jamena (Txad)
Arloa     Irakaskuntza

 

ACTIVOS POR UN MUNDO SOLIDARIO:

GKE     Activos por un mundo solidario
Euskal Fondoa Aukerak Ereiten Prestakuntza Zentroa eta Etxea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
Non     Diriamba (Nikaragua)
Arloa     Osasungintza

 

ORI-ZAUTZ:

GKE     ORI-Zautz
Euskal Fondoa Muginako Sant Anne Kolegioko jangela-errefrektorioa eraikitzea
Non     Mugina (Rwanda)
Arloa     Hezkuntza


ACCOES-HONDURAS:

GKE     ACOES – Honduras
Euskal Fondoa “Que nadie se quede atrás”. Urrutiko Hezkuntza Zentroan 2. ikasgela eraikitzea gizarte-zibilaren antolaketa indartzeko.
Non     Santa Elena, La Paz, Tegucigalpa (Honduras)
Arloa     Hezkuntza

 

VICENCI:

GKE     Vicenci
Euskal Fondoa Giza eskubideak sustatzea indarkeriarik gabeko bizitzarako
Non     Sacaba eta Cochabamba (Bolivia)
Arloa     Giza Eskubideak, Parekidetasuna

 


Munduko herri pobretuetan ez ezik, hemen ere, Zarautzen bertan, hainbat jarduera diruz laguntzen ditu Udalak: Azoka Alternatibo Solidarioa, Oporrak Bakean, Sahara Gara edota Aita Mari ontzia.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010