Asset Publisher

Back kontzientziazio kanpaina kutsatzeak saihesteko

Twitter

ZARAUZKO UDALAK KONTZIENTZIAZIO KANPAINA BAT JARRI DU ABIAN, COVID-19 KUTSATZEAK SAIHESTEKO

2020/07/02

Zarauzko Udalak kontzientziazio kanpaina bat jarri du abian etorkizunean COVID-19 kutsatzeak saihesteko. Zurekin elkartearekin partekatutako kezka da hau, izan ere, euren jardueragatik herritarren jarreraren lekuko zuzenak dira.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziaren esanetan, "Ostalaritza sektoreak eta herritarrek orokorrean, oraindik arreta mantendu behar dute COVID-19a saihesteko neurriak hartzeari dagokionez. Une latzak igaro ditugu pandemia honetan eta birus honi aurre egiteko modu bakarra, oraingoz, higiene arauak eta distantzia soziala errespetatzea da ".

Hala, gogorarazten da gutxienez 1,5 metroko tartea utzi behar dela pertsonen artean, eta, distantzia hori mantentzea ezinezkoa denean, derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea. Era berean, eskuak urarekin eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoekin maiz garbitzea gomendatzen da.

Udalak gutun bat bidaliko die ostalari guztiei bete behar dituzten arauak gogorarazteko, baita kartel bat ere, herritarrek bete behar dituzten arau guztiak zehazten dituena.

"Guztiok gure alde jarri behar dugu kutsatze gehiago saihesteko. Jakin badakigu, uda zer den gure herriarentzat: harreman sozial handiagoa, biisitariak… Gure esku dago, arduratsuak izan behar gara ", azpimarratu du San Martinek.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010