Asset Publisher

Back Kiroldegian ikastaro eskaintza berria

Twitter

OTSAILEAN HELDUEI ZUZENDUTAKO IKASTARO BERRIAK MARTXAN, ARITZBATALDE KIROLDEGIAN

2021/01/25

Aritzbatalde Kiroldegia etengabe ari da bizi dugun egoera aldakorrera egokitzen eta ahalik eta zerbitzu zabalena eskaintzen. Bide honetan, otsailean, helduei zuzendutako hiru ikastaro berri jarriko dira martxan: Helduen Igeriketa, Entrenamendu Funtzionala eta Spinning.

Ikastaro hauetako bi dagoeneko martxan dira. Helduen Igeriketa ikastaroen eskaintza urtarrilean zabaldu zen, bi maila ezberdinetan, eta asteburuetan. Izandako arrakasta ikusita, astegunetan ere (astelehenetik ostiralera), arratsaldeko 20.00etatik 20.45era zabalduko da eskaintza otsailetik aurrera. Hileko prezioa 17,15 euro eta ez bazkideentzat 30,75 euro.

Spinning ikastarorako ere, ordutegi berri bat zabaldu da: astearte eta ostegunetan, 17:45etik 18:35era. 

Honez gain, ikastaro berri bat eskainiko da otsailetik aurrera, Entrenamendu Funtzionala: astelehenetan, 9:30ean; astelehen eta ostegunetan 7:00etan; asteartetan 17:00etan; asteazkenetan 9:00etan, eta ostiraletan 19:45ean.

Ikastaroen prezioak ohikoak: astean egun batekoa bada 14,65 euro bazkideak eta 27,05 euro ez bazkideak, hileko. Astean bi eguneko ikastaroa, hileko, bazkideak 29,25 euro eta ez bazkideak 54,10 euro. 

Izen ematea zabalik da dagoeneko. Informazio gehiagorako edo ikastaroak doan probatu nahi izanez gero, harrerara deitu daiteke 943 00 51 23 telefonora edo kirola@zarautz.eus –era idatzita. 

IKUSI HEMEN IKASTARO BERRIEN ORDUTEGI TAULA

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010