Bazkidetza
Bazkidetza
Informazioa
COVID19 EGOERA BEREZIA
COVID19 pandemiaren ondorioz, Aritzbatalde Kiroldegia baldintza bereziekin zabaldu da ekainaren 22an. Baldintza berezi horiek iraun bitarte bazkide abonuak hobaria izango du, eskaintzen den zerbitzuaren baitan.
Hala, une honetan, BAZKIDE ABONUAN %25EKO HOBARIA IZANGO DA.
2021 urteko urtarriletik aurrera, abonuaren %100 kobratuko da.
Bazkide egiteko edota bazkidetzan baja emateko tramiteak ere aktibatu dira.
Harpidetza motak:
Familiak:
Hileko abonu-kuotak | Tarifa orokorra | Tarifa soziala |
---|---|---|
Familiarena | 35,37 € | 22,66 € |
Guraso bat gehi seme-alaba bat | 27,21 € | 17,71 € |
Guraso bat gehi bi seme-alaba edo gehiag | 29,94 € | 19,46 € |
Familiak honela osatuta daude:
Senar-emazteak edo erregistratutako izatezko bikoteak eta etxe berean bizi diren 21 urtetik beherako seme-alabak.
Harpidetza egiteko jarraian azaltzen den dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Kirol txartelan alta emateko eskaera-inprimakia
- Familia liburua edo izatezko bikoteari dagokion ziurtagiriaren fotokopia.
- Titularraren eta onuradun guztien NANaren kopia. 18 urtetik beherakoa bada eta NANa eduki ezean, Familia Liburuaren kopia.
Banakakoak:
Hileko abonu-kuotak | Tarifa orokorra | Tarifa soziala |
---|---|---|
18 urtetik gorakoak | 21,78 € | 14,15 € |
18 urte arteko gazteak | 10,89 € | 7,12 € |
3 urte arteko haurrak | 0,00 € | 0,00 € |
65 urtetik gorakoak | 10,89 € | 7,12 € |
Harpidetza egiteko jarraian azaltzen den dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Kirol txartelan alta emateko eskaera-inprimakia
- Titularraren NANaren kopia.
- 18 urtetik beherako bazara eta NANa eduki ezean, Familia liburuaren kopia eta gainera bere ordezkariaren NANaren kopia.
Tarifa soziala
Tarifa sozialak lortu ahalko dituzte Zarautzen erroldatutako pertsonek baldin ondorengo baldintza betetzen badute:
- Familien edo familia-unitateko partaide ez diren banakako pertsonen diru-sarrera haztatuek ez badituzte gainditzen familia- errenta estandarizatuaren 16.581,90 euro.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010