Asset Publisher
Back Kirol Sariak 2023 garaileak
2023KO ZARAUZKO KIROL SARIEN GARAILEAK


2023/12/20
Hilabete inguru geratzen da 2023ko Zarauzko Kirol Sarien ekitaldirako. Bertan, urte honetan gure herrian aipagarriak izan diren kirolari eta taldeei aitortza egingo zaie, baita babesle eta kirolari oso lotuta izan diren pertsonei ere. Kirol Sarien ekitaldia urtarrilaren 24an izango da, Modelo Aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Hauek dira 2023ko Zarauzko Kirol Sarien galan sarituko diren pertsona eta taldeak:
Emakumezko Kirolari Onena – NEREA URIA
RGC Zarautz taldeko golf jokalari zarauztarrak bere mailako Euskadiko ligan gailendu da 2023 honetan.
Gizonezko Kirolari Onena – GORKA ARANBERRI
ZAEn arraunean hasitako patroiak urteak daramatza goi mailako arraunean arrakastak lortzen. Urte honetan, Eusko Label Ligan zein Kontxako Banderan gailendu da bere taldearekin eta denboraldiko patroi onenaren saria ere erdietsi du.
Emakumezko Talde Onena – ZARAUTZ GESALAGA OKELAN ARRAUN TALDEA
Azken urteetan egindako lanari esker, aurtengo udako arraun denboraldian lau ikurriña irabazi ditu emakumezkoen senior talde zarauztarrak. Denboraldi amaieran gainera, hirugarren postuan bukatu dute ETE Liga.
Gizonezko Talde Onena – GESALAKGA OKELAN ZARAUTZ RUGBY TALDEA
Ohorezko B mailan denboraldi bikaina egin ondoren, bigarren postuan sailkatu ziren ZKE Rugby taldeko mutilak eta igoera faseko finala jokatzetik oso gertu geratu ziren.
Entrenatzaile Onena – JAIZKI MENDIZABAL ETA IMANOL ZULAIKA
Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia sailak azken urteetan izan duen bilakaeraren eta lortutako emaitza onen zati garrantzitsua izan dira Jaizki Mendizabal eta Imanol Zulaika.
Kirol Babeslea - GRAN CAMPING ZARAUTZ
Urte luzeak daramatza Gran Camping Zarautzek herriko kirola sustatzen. Kirol proba desberdinei babesa emateaz gain, herriko hainbat kirol talderen babeslea ere bada.
Kirola Bizi Saria – IKER ERKIZIA
Zarauzko Kirolaren eragile garrantzitsua da Iker Erkizia. Aritzbatalde kiroldegian zein beste kirol instalakuntzetan boluntario moduan lanean dabil azken urteetan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010