Asset Publisher
Back Kantinen lizitazioa
ZARAUZKO MALEKOIKO KANTINAK USTIATZEKO LIZITAZIOA IREKI DA


2022/04/06
Zarauzko Malekoiean kokaturik dauden bi kantinen ustiapena lizitatzeko epea ireki da. Lizitazioa bi lotetan banatuta dago, alde batetik, Eremua (Beraza) eta, bestetik, Borghetto. Lote batera zein bietara aurkeztu daiteke edonor.
Bi kantinen ustiapen epea desberdina da:
1. Eremua (Beraza) – Udaldian bakarrik (ekainak 1 – irailak 30).
2. Borghetto – Urte osoan, gutxienez 8 hilabetez.
Lizitazioen bidez emango diren emakidak 2023. urtearen amaierarartekoak izango dira, bi udaldi Eremuaren kasuan, eta hauek berariaz eta bi alderdien adostasunarekin luzatu ahal izango dira beste bi urterako.
Bi kantinen gutxieneko kanonak hauek izango dira: Eremua --> 25.000 euro/udaldia, eta Borghetto --> 30.000 euro/urtea.
Lote hauetakoren baten lizitazioan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da eskatzaileak 8.000 euroko fidantza jartzea lote bakoitzeko.
Eskaera elektronikoki egin beharko da Zarauzko Udalaren web orrialdeko Kontratatzailearen Profilean. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da, 18:00ean.
Informazio gehiago:
• Herritarren Arreta Zerbitzua (Kale Nagusia, 29 behea) – 943 00 5100 (010 Zarauztik) - haz@zarautz.eus.
• Udal web guneko Kontratatzailearen Profila.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010