Asset Publisher

Back Kalistenia parkea

Twitter

ZARAUZKO UDALAK KALISTENIA PARKE BAT MONTATU DU MALEKOIAN

2022/05/27

Zarauzko Udalak Kalistenia parke berri bat montatu du Malekoian, Borghetto inguruan. Kalistenia, azkenaldian gero eta gehiago praktikatzen den kirol modalitate bat da eta gihar-taldeak higitzean eta gorputza kontrolatzean oinarritzen den makina edo tresnarik bako ariketa-sistema da. Hau da, nork bere gorputzaren pisua erabiltzen du gihar-taldeak indartzeko. Modalitate honek indarra irabaztea eta malgutasuna hobetzea ditu helburu nagusitzat.

“Pandemiak argi utzi du kalitatezko kanpo kirol instalazioen beharra. Udaletik egun ditugun aire libreko espazioak ahalik eta txukunen mantentzeko lan egiten dugu eta oraingoan, kirol modalitate berri baten aldeko apustua egin dugu, kalistenia”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak. “Herriko hainbat gaztek egindako eskaerari erantzuna emateaz gain, herritar guztiek arduraz kirola egin eta osasuntsu mantentzeko erabili dezaketen espazio bat da parke hau. Erabilera arauak, ariketa desberdinak eta ohar garrantzitsuak jasotzen dituen kartel bat jarri dugu espazioaren erabilera egokia sustatzeko”.

Kalistenia parkeko elementuak TOXIC WORKOUT enpresak montatu ditu 12.027,40 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin, eta segurtasun lurra GARRA enpresak jarri du 11.927,45 euroan (BEZ barne). Guztira, kalistenia parke honen kostua 23.854,85 eurokoa (BEZ barne) izan da.

Datorren astetik aurrera erabilgarri

Asteburu honetan oraindik ez da erabilgarri izango kalistenia parkea, bertan jarri den lurra ondo finkatzeko denbora izan dezan, eta datorren astean zabalduko da homologazioaren ziurtagiria jaso ondoren.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010