Asset Publisher
Back KALERKI ZARAUTZ 2026
KALERKI ZARAUTZ 2026
Informazioa

Kalerki jaialdiaren 33. edizioak uztailaren 2tik 4ra hartuko ditu Zarauzko kaleak. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatan sortutako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute herritarrek zein kanpotik etorritakoek.
Programazioa 12 ikuskizunek osatzen dute. Ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia nabarmena izango da, baina gurean izango dira ere kanpotik etorritako konpainiak. Hala nola, Kataluniatik, Espainiatik eta Italiatik etorritako konpainiak izango ditugu.
Euskal konpainien artean, bi datu dira nabarmentzekoak. Batetik, estreinaldi bat izango dugu uztailaren 4an. Barsanti konpainiak Kodizia Late Night emanaldia eskainiko du. Denboran eta historian zehar bidaia bat proposatuko digu konpainiak komedia honetan, eta umoreaz baliatuta, gaurkotasuneko gai ugari jorratuko ditu.
Bestalde, Karrikan plataformaren 2025eko sorkuntza laguntza jaso duen Haritik tiraka antzezlana aurkeztuko du Bitsa konpainiak. Aurtengo Umore Azokan Euskarazko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu duen lan honek, kale antzerkia, narrazioa, objektuen erabilera eta biolontxeloaren zuzeneko musika konbinatzen ditu.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010













