Asset Publisher

Back kalerki aurkezpena 2024

Twitter

UZTAILAREN 4TIK 6RA OSPATUKO DA KALERKI KALEKO ARTEEN JAIALDIA

2024/06/20

Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte.

Guztira 14 ikuskizun izango dira hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiasetik, Andaluziatik, Galiziatik eta Frantziatik iritsitakoak ere izango ditugu gure artean.

Beti bezala, herriko gune desberdin askotan izango dira ikuskizun hauek: Frontoi Txikian, Villa Manuelan edota Munoan, esaterako. “Iazko esperientzia aberasgarriaren ondoren, Santa Klaran ere errepikatuko dugu eta baita Amalur parkean ere. Amaitzeko, Malekoian ere izango dugu emanaldi ikusgarri bat”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak.

“Aurten ere sarean lan egiten jarraitu dugu, eta harremanetan gaude kaleko arteen beste jaialdiekin eta Karrikan eta Artekale plataformekin. Hain zuzen ere, Karrikan plataformarekin elkarlanean, DAB konpainiak “Noeud” dantza pieza aurkeztuko du Kalerkin”, gehitu du Urbietak.

Kalerki jaialdiaren aurkezpena Santa Klara komentuaren atarian ospatu da eta hantxe izan dira datorren uztailaren 4tik 6ra Zarauzko kaleak hartuko dituzten konpainia batzuetako ordezkariak, hala nola, DAB Dantza Konpainiako Marina Eskisabel, Iker Sanz eta Maddi Gaztelumendi; eta Tio Teronen Semeak konpainiako Aritz Salamanca. Hain zuzen ere, aurkezpena amaitzeko DAB Dantza Konpainiako kideek “NOEUD” dantza piezaren aurrerapen bat egin dute bertaratu diren zarauztarrentzat.

Hau izango da aurtengo Kalerkiko egitaraua:

OSTEGUNA, UZTAILAK 4:

-    Euskorleans – Kukai Dantza (EH) -> Ibiltaria. Hasiera udaletxean.
-    Wellcome & Sorry – Ganso y Cía. (EH) -> Santa Klara.
-    NOEUD – DAB Dantza (EH) -> Frontoi Txikia.
-    B.O.B.A.S – Jimena Cavalleti (Valentzia) -> Amalur parkea.

OSTIRALA, UZTAILAK 5:

-    Los Mañas – Cía. Lucas Escobedo (Valentzia) -> Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
-    Check-out – Adrián Conde (Asturias) -> Villa Manuela.
-    Ohlimpiadas – Cía. La Sincro (Galizia) -> Frontoi Txikia.
-    Piti Peta Hofen Show – Compagnie LPM (Frantzia) -> Santa Klara.

LARUNBATA, UZTAILAK 6:

-    Birakolore – Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (EH) -> Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
-    Gran Sonata – Cía. le Puant (Katalunia) -> Villa Manuela.
-    Kasumay – Circo Los (Katalunia) -> Frontoi Txikia.
-    Haurreskolari – Tio Teronen Semeak (EH) -> Malekoia (Dama).
-    En Tierra de Nadie – DA.TE Danza (Andaluzia) -> Munoa.
-    Calacas – L´Estranya Cía. (Katalunia) -> Ibiltaria. Hasiera Munoan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010