Asset Publisher
Back Kale garbiketa makina berriak
KALE GARBIKETA ZERBITZUA INDARTZEKO BI MAKINA BERRI EROSI DITU ZARAUZKO UDALAK


2023/10/06
Zarauzko Udalak kale garbiketa zerbitzua indartzeko lanean jarraitzen du. Joan den udan, %100 propultsio elektrikoko eta emisio maila baxuko garbiketa flota aurkeztu ondoren, zerbitzua osatuko duten bi makina berri eskuratu ditu Udalak.
Alde batetik, laugarren xurgapen-garbigailu autopropultsatua eskuratu da eta, bestetik, herri guztiko espaloien sakoneko garbiketa egitera bideratuko den ibilgailu ureztatzaile bat.
Bigarren ibilgailu hau jada Aritzbatalde auzoan zehar ibili da egun hauetan, bertako espaloi eta pasealekuen sakoneko garbiketa gauzatzen. Jarraian Zarauzko gainontzeko auzoetara zabalduko da garbiketa.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010