Asset Publisher
Back Jubilatu Elkarteetan ikerketa proiektua
UDABERRI ETA IÑURRITZA JUBILATU ELKARTEEN EGUNGO ERREALITATEA ETA ETORKIZUNA AZTERTZEKO PROZESUA ABIATU DU ZARAUZKO UDALAK


2021/02/19
Zarauzko Udalak parte hartze prozesu bat abiatu du, Udaberri eta Iñurritza jubilatu elkarteekin elkarlanean, euren egungo errealitatea aztertzeko eta etorkizunerako nahi duten kudeaketa ereduari buruz hausnartzeko helburuarekin. Parte hartze prozesu hau burutzeko, Udalak garapen komunitarioan eta parte hartze prozesuetan esperientzia handia duen ‘BAT, BI ETA HIRU’ aholkulari enpresa kontratatu du.
Jesus Aranak (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak azaldu duenez, “hausnarketa hau egiteko eta gure herriko bi jubilatu elkarteen eredua aztertzeko, talde ezberdinekin ari gara zuzenean lanean: Zarauzko Adinekoen Mahaia, Udaberri jubilatu elkarteko zuzendaritza batzordea, eta Iñurritza jubilatu elkarteko zuzendaritza batzordea. Euren iritzia, kezka eta gogoetak ezagutzea ezinbestekoa da elkarteen etorkizuna lantzeko eta, horregatik, Udaletik prozesu honetan parte hartzera animatu nahi ditugu bazkide guztiak”.
Hala, datozen egunetan Udaberri eta Iñurritza jubilatu elkarteetako bazkide guztiei gutun bat iritsiko zaie euren etxeetara. Gutunarekin batera bazkideek bete beharreko inkesta bat bidaliko da eta martxoaren 17a baino lehen, lau udal eraikinetan jarriko diren postontzietara sartu beharko dute: HAZ (Kale Nagusia 29), Gizarte Zerbitzuak (Zigordia kalea 33), Aritzbatalde Kiroldegia (Zuberoa kaleko sarreran) eta Turismo Bulegoa (Kale Nagusia 30).
Aranarekin batera, Begoña Egaña Iñurritza Jubilatu elkarteko presidentea eta Mikel Agirre, Udaberri jubilatu elkarteko presidentea izan dira Udalean egindako aurkezpenean. Agirrek azaldu duenez “gaur egun 2.300 bazkide gara bi elkarteen artean, hauetatik 400 bi elkarteetako bazkide direlarik. Askotan elkar koordinatzeko beharra izaten dugu eta, kasu honetan ere, Zarautz biziago bat izateko asmoz, bazkide guztien iritzia ezagutzea beharrezkoa da”. Egañak ere bi elkarteetako bazkideen parte hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, “gure elkarteetako egungo errealitatea ezagutu eta etorkizuna guztion artean lantzeko”.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010