Asset Publisher
Back Jolas parkeak lanen hasiera
HASI DIRA ZARAUZKO JOLAS-PARKEEN ERABERRITZE LANAK


2022/07/14
Hasi dira Zarauzko jolas-parkeen berritze lanak. Hain zuzen ere, aste honetan zehar, Aritzbatalde plazako, Donibane plazako, Torre Luzea parkeko, Geltoki parkeko eta Santuiturri parkeko jolas-parkeetako lanak abiatu dira. Bost haur parke hauetan egin beharreko lanak datozen asteetan zehar luzatuko dira.
Maiatza amaieran, 2022 eta 2023 urteetan zehar, herrian zehar dauden 13 jolas-parke berritzeko kontratua esleitu zuen Udalak eta, guztira, 750.000 euroko (BEZ barne) inbertsio egingo da.
“Haurren irudimena, parte-hartzea eta jolas inklusiboak sustatzen dituzten gai desberdinetako diseinu integratzaileak ezartzeko apustua egin dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Lehen bost jolas parke hauen lanak hasi ondoren, urtea amaitu aurretik beste hiru jolas parke gehiago eraberritzea aurreikusten dugu”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010