Asset Publisher
Back Jasangarritasun Energetikoaren jarduera plana jendaurrean
UDALAK 2022-2030 JASANGARRITASUN ENERGATIKOAREN JARDUERA PLANA IDATZI DU


2022/03/18
2019ko otsailaren 23an argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen arabera, Erkidegoko administrazio publikoek euren energia-jarduketen hainbat urtetarako planak egin behar dituzte, gaur egun daukaten egoeraren diagnostikoa egin eta plana indarrean dagoen bitartean gauzatu beharreko estrategiak zehaztuz.
Gauzak honela, Zarauzko Udalak bere Jasangarritasun Energetikoaren Jarduera Plana idatzi du, TXEKALDE INGENIEROS CONSULTORES enpresaren laguntzarekin. Jarduera plan honen ardatz nagusiak ondorengo hauek dira:
- Energiaren erabileraren eraginkortasuna bultzatzea eta aurreztea sustatzea, Europar Batasunak arlo horretan dituen arau eta jardueren esparruan.
- Energia berriztagarriak sustatzea eta ezartzea, erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko.
- Energia fosil eta nuklearraren ekoizpenetik pixkanaka deslotzea kontsumo nulua lortu arte.
Iker Basurko (EAJ-PNV) Proiektu Estrategikoen zinegotziak adierazi duenez, “Txekalde enpresak oso lan ona egin du, bai diagnostikoari dagokionez, bai Zarautzen martxan jarri beharreko ekintzen proposamenari dagokionez, arlo garrantzitsu honetan hobetzeko, bai energiaren sorkuntzari dagokionez, bai kontsumo jasangarriari dagokionez. Espero dezagun laster onartzea, aurrera egiten jarrai dezagun herritar guztien onurarako”.
Plan honek bat egiten du Gipuzkoan 2050erako ezarritako estrategiekin eta helburuekin, bai eta 2030erako Agendaren Garapen Iraunkorrerako Plan Estrategikoarekin eta Urola Kostako eskualdeko Energia Planarekin.
Plana jendaurrean jarri da eta, martxoaren 30a bitartean, interes duen orok ekarpenak egin ditzake. Ekarpen hauek ondorengo helbide elektronikora bideratu beharko dira: herrilanak@zarautz.eus.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010