Asset Publisher
JABETZE ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA
2021/01/07
Gloria Vazquez, Zarauzko Udaleko Parekidetasun zinegotziak (PSE-EE) eta Andrea Diez, Emakumeen* Etxeko dinamizatzaileak Jabetze Eskolako 2021. urteko ikastaroak aurkeztu dituzte.
ZER DA JABETZE ESKOLA?
Jabetze Eskolak hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan konfiantza izanda bizitzeko. Helburua gizarte berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta anitzagoa lortzea izango da. Horretarako elkarri laguntzeko ahizpatasun- eta elkartasun- sareak lantzen ditugu. Emakumeen* Etxea emakume guztientzako espazio inklusiboa eta irekia da.
IZEN-EMATEA
Izen-emate epea: 2021ko urtarrilaren 11tik 22ra
Izena emateko moduak:
Zarauzko Emakumeen* Etxean (Nafarroa Kalea, 3) - 943 005 136
www.berdintasunazarautz.wordpress.com
Plazak mugatuak dira. Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera geldituko da. Emakumeen* Etxeak ikastaroa egingo dela jakinarazten duenean ordainduko da matrikula.
Covid-19a prebenitzeko asmoz, ikastaroek beharrezko neurriak izango dituzte.
Ikastaroa aurrez-aurre edo online egin ahal izango da. Izen-emate fitxan zehaztuko da zer formatutan jaso nahi den ikastaroa.
Gutxieneko kopurua: orokorrean 8 pertsona Gehienezko kopurua: aurrez-aurrekoan 8 – online 12
Ikastaro guztiak Emakumeen*Etxean izango dira, Ahalduntze digitala izan ezik (KZ gunean).
Aurkezpena, asteartean
Ikastaroen aurkezpena online izango da aurten, eta irakasle bakoitzak bere ikastaroaren nondik norakoak azalduko ditu. Urtarrilaren12an izango da, 19:30etan. Bertan parte hartzeko esteka Parekidetasun Departamentuaren webgunean jarriko da.
IKASTAROEN BERRI JAKITEKO, DESKARGATU HEMEN AZPIKO FITXATEGIA.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010