Asset Publisher
Back

Jabetze Eskolako ikastaroak 2021 2

Twitter

EMAKUMEEN* ETXEAK JABETZE ESKOLAREN '2021EKO IRAILA-ABENDUA' PROGRAMA ARGITARATU DU

2021/09/06

Zarauzko Emakumeen* Etxeak iraletik abendura bitartean Jabetze Eskolaren baitan antolatu dituen ikastaroen programa argitaratu du. Iaz, 150 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten antolatutako ekintza hauetan eta, beste behin ere, balorazioak oso positiboak izan dira.

Jabetze Eskola ahalduntzeko eta elkarrengandik ikasteko leku gisa definitzen da, sortzeko, partekatzeko, hausnartzeko eta ikasteko espazio propio gisa. Bertan eskaintzen diren ikastaroek bizitza modu autonomoan, konfiantzaz eta norberarengan sinetsiz esperimentatzeko aukera ematen dute.

Gloria Vázquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak “emakumeen aldaketa pertsonala eta kolektiboa sustatzeko, berdintasunezko harremanak errazteko eta emakumeen parte-hartze politiko eta soziala areagotzeko” Jabetze Eskolak duen garrantzia azpimarratu du.

Ekintza hauetan izena emateko epea irailaren 17a arte egongo da zabalik:

-    Esteka honen bitartez: www.labur.eus/jabetze-eskola21
-    Telefonoz: 943 005 136
-    E-mailez: emakumeen-etxea@zarautz.eus

Hauek dira edizio berri honetako ikastaroak:

Ahalduntzerako mindfulnessa - Amaia Urieta García

Ikastaro honen helburua norbere baitan errotuta egoteak duen garrantziaz jabetzea da, hau da, boterea gure baitan dagoela sentitzea, ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea areagotuz. Gure gorputzaz eta arnasaz jabetuko gara, eta hitzak, mugimenduak, sentsazioak... partekatuko ditugu.

Astelehenak, irailak 27- azaroak 29
16:00-18:00
15 €

Una habitación propia: descubrir nuestros saberes - Kontxi López Soria

‘Norberaren gela’ garapen pertsonalerako espazioa da, gure historia bakarra dela eta gure begirada errealitate berrietara zabal dezakegula antzemateko. Gure esperientziak, gaitasunak, jakintzak eta desira ezkutuak ezagutu eta baloratzeko tartea izango da.

Astearteak, irailak 28- abenduak 14
15:00-17:00
15 €

Taller de expresión y comunicación - María Feijoo González

Ideia bat adierazten jakitea ideia bera bezain garrantzitsua da. Tailer honetan, gure beharrak identifikatzen jakitearen garrantzia ezagutuko dugu, eta horiek komunikatzen ikasteko baliabideak eta tresnak eskuratuko ditugu.

Astearteak, irailak 28- azaroak 30
18:00-20:00
15€

El placer de envejecer - Pepa Bojó Ballester

Gogoeta egingo dugu nola zahartu nahi dugun, zer beldur eta kezka ditugun, eta, batez ere, nola egin diezaiekegun aurre etapa hau bete-betean bizi ahal izateko.

Miercoles, 29 septiembre- 1 diciembre
18:00-20:00
15 €

Tener carácter - Rebeca Díaz Mardaras

Tailer honetan, gure izaerarekin adiskidetuko gara, eta bere funtsetik biziko dugu, sendotasunetik eta energiatik. Abantaila edo bertute gisa ikusten ikasiko dugu, ez "ezkutatu beharreko zerbait" gisa. Gure indar, sormen eta ausardiarekin konektatuko gara, beldurrik eta konplexurik gabe bizitzeko.

Ostegunak, irailak 30- abenduak 16
16:00-18:00
20 €

Gorputz kontzientziatik mugimendu askera - Maider Oiarzabal Ziganda

Dantza tailer honek gure gorputzen autokonzientzia, mugimendua, ongizatea eta ahalduntzea izango ditu ardatz. Gure gorputzetan gertatzen denaz jabetzeko eta entzumen horretatik geure ahalduntze prozesua egin ahal izateko, inprobisazioarekin esperimentatuko dugu.

Ostiralak, urriak 1- abenduak 3
17:00-18:30
15 €

Harreman afektiboak heldutasunean - Clara Wolfram Pérez

Gure gorputza eta desirekin konexioan gaudenean, orainaldiak eskaintzen digun guztia baliatzeko prest gaude. Tailer honetan, bizi konexio hori berpizteko lan egingo dugu, gure boterea berreskuratzeko eta bizi indar horrekin gozatzeko.

Ostiralak, urriak 1- abenduak 10
10:30-12:30
15 €

Sinismen mugatzaileak gaindituz, gure buruaren jabetza hartu - Aikari Lizaso Aldasoro

Ikastaro honetan oztopoen atzean dauden sinismen mugatzaileak identifikatuko ditugu. Hortik abiatuz, norbere bidearen burujabe egiteko ahalduntze prozesu sendo eta iraunkor batean murgilduko gara. Edozein muga gainditzearen atzean dagoen balore indartzailea berreskuratuko dugu eta norbere burua hobeto ezagutu eta maitatzeko tresnak partekatuko ditugu.

Asteazkenak, urriak 6- azaroak 24
15:30-17:30
15 €


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010