Asset Publisher

Back Itxasmendiko palmondoa

Twitter

PIKUDO GORRIAK ERAGINDAKO PALMONDO BAT KENDUKO DA ITXASMENDI AUZOAN

2023/10/18

Uda honetan Zarautzen Pikudo Gorriaren presentzia antzeman ondoren, Zarauzko Udaleko Lorezaintza sailak lanari ekin zion, herriko palmondo ale guztiei tratamendua ahalik eta azkarren emateko.

Tratamenduari esker, Pikudo Gorriak Zarauzko arboladian duen eragina arintzea lortu da, nahiz eta intsektu horrek palmondo-ale batzuk infektatzea lortu duen. Hori da Itxasmendi auzoan dagoen palmondo baten kasua. Kendu egin beharko da, kakalardo espezie horrek zuhaitzaren barrualdea jan baitu, eta hosto batzuk askatu eta lurrera erori dira. Honela, Pikudo Gorriaren ondorioz Zarautzen kendu beharra dagoen bigarren palmondoa da hau. Zuhaitz hau kendu ondoren, neguan beste ale bat landatuko da haren ordez.

Palmondoei emandako lehen tratamenduaren ondoren, Udalak nematodoen bidezko bigarren tratamendu bat jarriko du martxan egunotan, oraingoan Pikudo Gorriaren kontrol biologikoa egiteko eta intsektu horren hedapena saihesteko. Lorezaintzako udal zerbitzuaren ardura duen enpresa arduratuko da tratamendu hori administratzeaz, eta 8.266,96 euroko (BEZa barne) kostua izango du.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010