Asset Publisher
Back Itsasoa hemen hasten da kanpaina
‘ITSASOA HEMEN HASTEN DA’ SENTSIBILIZAZIO KANPAINA ABIATU DU ZARAUZKO UDALAK


2021/02/26
Zarauzko Udalak ‘Itsasoa hemen hasten da’ Ingurumenaren aldeko kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua itsasoa zaintzea da, gizakiok botatzen ditugun zaborrak murrizten. Horretarako, ‘Itsasoa hemen hasten da. Mesedez, ez bota ezer’ leloa duten plakak jarriko dira herriko 250 estoldetan.
Agenda 21 eta Ingurumen zinegotziak, Gloria Vazquezek (PSE-EE) adierazi duenez, “kanpaina honekin herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu itsasoaren kutsaduraren inguruan eta konturatzea kalean dauden estoldetan zaborra botatzen ba da, zabor guzti hori itsasora joango dela”.
Era berean, Ingurumen zinegotziak gogora ekarri du plastikoak murrizteko Udalak martxan jarri zuen kanpaina: “Helburua berdina zen, itsasora iristen diren hondakinak murriztea, batez ere, plastikoak, hauek baitira kopuru handienean itsasoan aurkitzen diren hondakinak eta kalterik handiena sortzen dutena bertan. Lurrera botatzen den poltsa hori, gehienetan, estoldetara sartzen da, eta itsasoan amaitzen dute”.
Honez gain, Vazquezek beste arazo bat azpimarratu nahi izan du: erretzaileen zigarro puntak ibai eta itsasoetan bukatzen dutela eta oso kaltegarriak direla bertako bizidunentzat. “Hainbat erretzailek zuzenean botatzen dituzte hondakin hauek estoldetara. Gutako bakoitzak pentsa dezake zigarro punta batengatik ez dela ezer pasako. Baina gu bezalako milioi bat dagoela ohartzen garenean jabetzen gara arazoaren larritasunaz. Gizakiak 6 bilioi zigarro erretzen ditu urtean eta, kalkuluen arabera, hauetatik 4,5 bilioi zigarro puntek naturan amaitzen dute. Zigarro punta bakoitza 50 litro ur kutsatzeko gai da, kadmioa, artsenikoa, nikotina edo toluenoa bezalako substantziekin, eta, gainera, naturak 12 urte irauten du degradatu bitartean. Arazoa benetan larria da”.
Aurkezpenean EMAUS Fundazioko Begoña Caballeiro izan da eta, honek azaldu duenez, Emaus Fundazioak hondakinen murrizketan eta berrerabilpenean egiten du lana: “Denboran gehiago irauten duten produktuak erabilera bakarreko produktuak baino gehiago erabiliko ba genitu, honek plastikoak itsasora iristea ekidingo luke. Batzuetan ahaztu egiten zaigu itsasoak duen oinarrizko legea, ematen zaiona itzuli egiten duela dela. Arrainek eta itsasoko izaki bizidunek jaten dituzten mikroplastikoek batzuen heriotza ekartzen dute baina beste batzuek gizakiok kontsumitzen ditugu eta horrek ere gu gaixotzea ekarriko du. Kanpaina hauek ezinbestekoak dira denok arazo honi soluzio bat emateko bidean”.
“Itsasoa gaixotzen ari gara, hondakinez betetzen ari garelako. Denok ikusi ditugu plastikozko irlen irudiak, handiena, Pazifikoan. Irla honek 1,6 milioi kilometroko azalera du eta 80.000 tona inguruko plastikoz osatua dago. 60 urte inguru ditu plastikozko irla honek eta larriena da, 700 itsas espezie inguru eta animali kaltetzen dituela urtean. Begoñak esan bezala, plastikorik handienek ito egiten dituzte animaliak, eta mikroplastikoek eta zigarro puntek, berriz, pozoitu egiten dituzte. Ez animaliak bakarrik, gizakiok ere, itsasoko animaliak jaten ditugunean. Hori gogorarazteko, argi daukagu herritarren arreta deitu behar dugula, eta hauxe da kanpainaren helburu nagusia”, burutu du Vazquezek.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010