Asset Publisher
Back

iritako natura berreskuratzen

Twitter

ZARAUZKO UDALA IRITAKO NATURA BERRESKURATZEKO LANEAN ARI DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/03

Iñurritza errekak itxura ezin hobea du Itxasmendi auzoko pasaera zatian, inguruan zituen paretak kendu eta ertzak berreskuratu ondoren. Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurugiru zinegotziaren esanetan: “Ur Agentziak, egin du obra hau. Hezegunea eta bere bioaniztasuna berreskuratzeko ezinbestekoa zen eta, denbora luzez zain egon ondoren, azkenik, amaitua ikus dezakegu”.

Hurrengo urratsa, Zarauzko Udaleko Ingurumen departamendutik kudeatuko dena, Iritako eremu osorako proiektua egitea izango da. “Horretarako, eman dugu jada lehen pausoa: 12.000 m2-ko ingurua garbitu dugu, Astierreka eta errepidearen artean, txabolak eta sastrakak kenduta eta 8.000 Kg inguru zabor aterata. Iritan, natur balioa berreskuratzeko guztira eragingo den azalera 3 Ha (30.000 m2)  ingurukoa da” adierazi du Vazquezek.

Lehenengo ekintza hauekin ingurua garbitu da, bertan egin daitezkeen interbentzioen aukerak hobeto ikusteko. Orain, proiektua zehazteko ordua da, hezegunea ahal den neurrian berreskuratzeko. Horrez gain, gune hau Itsasmendiko eta Zarauzko bizilagun guztiek gozatzeko prestatu nahi da, Eraztun Berde Urdineko interes gunea den heinean eta, horrela, bertan bizitzen hasi diren hegaztiak ikusteko aukera egon dadin.

Lan hauek egiteko Arkamurka Natur Taldearen laguntza izan du Zarauzko Udalak. Aspaldidanik zebiltzan inguru hauek berreskuratzeko ahaleginean eta, azkenean, lan horiek egiteko aukera dago. “Eskerrak eman nahi dizkiogu Arkamurka taldeari, Ingurumen departamentuarekin elkarlanean aritzeagatik eta, hainbeste urtean, borondatezko lana egiteagatik, Zarautz berdeagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko” azaldu du Ingurumen zinegotziak.
Itsasmendiko auzo-elkartearekin ere harremanetan jarriko da laister Zarauzko Udala, beraien kezkak argitzeko eta ekarpenak jasotzeko.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010