Asset Publisher

Back Irita Amillubi informazio saioa

Twitter

ERROTAZAR, IRITA ETA AMILLUBI GUNEETAKO ANTOLAMENDU-PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DIZKIE UDALAK HERRITARREI MARTXOAREN 16AN

2022/03/11

Datorren asteazkenean, martxoaren 16an, Zarauzko Udalak saio informatibo bat antolatu du herritarrei Errotazar, Irita eta Amillubi guneei eragingo dieten antolamendu-proposamenak eta aukerak azaltzeko, eta herritarrek galderak, ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko.

Hauek dira saio honetan landuko diren proposamenak:

  1. Errotazar (sektorekatze-plana): Abendañoko industria gunea zabaltzea.
  2. Irita eta Amillubi (plan orokorra aldatzea): Hezegunea berreskuratzea, ekipamenduak (autobus geltokia, zuzkidura-bizitokiak) eta etxebizitzak (babes publikokoak eta libreak).

Aurkezpen hau, esan bezala, datorren asteazkenean gauzatuko da:

DATA: Martxoak 16, asteazkena.
LEKUA: Udaletxeko Pleno Aretoa (Zigordia kalea, 13).
ORDUA: 18:00etan (Errotazar) eta 19:00etan (Irita eta Amillubi).

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010