Asset Publisher
Back Iñurritzako frontoiaren margoketa
MARTXAN DIRA IÑURRITZAKO FRONTOIAREN PINTAKETA LANAK


2021/06/16
Zarauzko Udalak abian jarri ditu Iñurritzako frontoiaren margoketa lanak. Frontisa, ezker pareta eta erreboteko paretetako pintura berrituko da, berezko urdin kolorea mantenduz.
Paretetako eta lurreko marren margoketaz gain, frontoiaren atzealdetik arrapalaren bidez sarbidea ematen duen pasabidea ere margotuko da. Pasabide honetako arrapala neguan zehar gauzatu zuen Udalak frontoira irisgarritasuna bermatzeko, herritarrek hala eskatu ondoren.
Lan hauek PINTURAS DOMINGUEZ S.COOP. enpresak egingo ditu eta 7.300 euroko (+ BEZ) aurrekontua daukate. Margoketa lanak pasa den astean hasi ziren eta datorren egunetan amaituko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010